Bixente TELLECHEA TS SI 2004
Bixente, bere ikasketak bururatu bezain laster lanean hasia.
Nire lehen sartzea geroztik hamarkada bat pasatu da bainan ez ditut inoiz ahantziko Hazparnen bizi izan ditudan hiru urte horiek. Klase kide batzu fite lagun bezala bihurtu dira, nola ez astelehenetik ostiralaino elgarrekin biziz !
Egunero elkarlanean ari ginen klasean ta batzutan arratsetan ere geure gelan. Esperientzia hori garrantzitsua izan da nire geroko ikasketetan ta orain bertan nola taldeka ari naizelako lanean nire enpresan.
Ez pentsa hiru urte pasatu ditudala lanean bakarrik, ezagutu nautenek ez dute sinetsiko. Zinez lizeo huntan momentu ikaragarriak pasatu ditut liburuetarik urrun.
Azkenik aipatu behar ditut izan ditugun erakasleak nehor bezala ikasteko gogoa eman digutelakotz ta ongi egindako lanaren gustoa. Zinez heiek dira niretzat lizeoaren aberastasuna eta etorkizuna nola azkenean pasatzen gira bakarrik bainan heiek dira gelditzen. Aupa zuek !!
Bixente TELLECHEA
Nire Ibilbidea :
2001-2004 : Hazparnen, bigarrena, lehen eta terminala zientifikoa
2004-2009 : ISA-BTP Injenier eskola Angelun : Institut Supérieur Aquitain du Bâtiment et des Travaux Publics d’Anglet
2009-… : Etchart multzoaren empresa batean ari naiz lanean Pau-en eraikuntzako injenierua bezala.
